XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizakiaren eragina ingurugiroan

Ronald Lee

Hazkunde demografikoa jasateko gauza izango al da planetako ekosistema?

RONALD LEE estatubatuarra, demografi eta ekonomi irakasle Kaliforniako unibertsitatean, Berkeleyn.

Population Association of Americako lehendakari da.

Mindel Shepps saria eman zioten demografia matematikoa eta metodo demografikoei buruzko ikerketengatik.

Artikulu askoren egile da eta populazio eta garapen ekonomikoari buruzko lan askotan lankide.

Munduko biztanlegoa zazpi halakotu egin da 1750az geroztik, hiru halakotu 1900az geroztik eta bi halakotu 1950etik hona.

Hazkundea azkarragotu egin da mende honetan eta hirurogeigarren hamarkadan jo zuen goia urtean % 2,1ekin, gero berriro % 1,7ra jaitsi zelarik.

Bigarren Munduko Gerraren ondorengo leherketa demografiko horrek galdera bat ekarri zuen: ea munduko ekonomia eta planetako ekosistema hori jasateko gauza ote ziren.

Ekonomilari klasikoek, Malthusek kasu, uste zuten biztanlegoa handitzean gero eta murritzagoak izango zirela lurrak eta janarien garestitasunak hazkunde ekonomiko eta demografikoari galga jarriko ziela, horrela egoera finkaraziz.

Horien ustez, berezko baliabideen murritza zen funtsean arazoa.

Lurra den artean, horien iritzian, aberastasun ororen iturri; baina, egia esan, gaurko munduan etengabe ari da mundu rurala lehen zuen garrantzia galtzen.

Arlo horretan gero eta eskulan gutxiago behar da, lurrak, ongarri eta insektizida kimikoei, landare aukeran eta ureztapenean egindako aurrerapenei eta nekazaritzako teknikak hobeto ezagutzeari esker, gero eta emankorrago bihurtzen ari diren bitartean.

Kontua da 1980. hamarkadan inork ez zekiela hazkunde demografikoa ona ala txarra zen, eskuhartu behar zen ala ez eta merezi ote zuen garapen ekonomikoa azkartzeko natalitate-kontrol programetan dirua eralgitzea.

Zalantza hori zela medio, gai honetan ditugun ezagutzak handiagotzeko ahalegin sistematikoa egin zen, bereziki Mundu Bankoak eta Estatu Batuetako Zientzien Akademia nazionalak burututako ikerketa garrantzitsuen barnean.